Lehiaketaren
oinarriak:
• Gure web orrialdean sartu eta apaindu nahi
duzuen gela aukeratu.
• Material berriztagarri edo eta ekologikoekin
egindako gabon objektu edo motibo original eta sormenaz beterikoa proposatu.
Objektu/Motibo hori, Urune Hotelaren estilo eta printzipioekin bat etorri
beharko da (gure web orrialdea bisitatzea gomendatzen dizuegu).
• Egindakoaren xumetasuna eta kostu baxua
baloratuko da (jasangarritasun printzipioak).
• Proposamenak urune@urunehotela.com helbide
elektronikora bidali, mezuaren gaian “Urune atontzen” jarriz edo Uruneko
Facebook orrialdean sartuz, argazkiaren izenburua “Urune atontzen” izanik.
• Gabon objektu edo motiboa, marrazki edo
zirriborro, maketa baten argazki edo Urunen garatu daiteken ideia baten azalpen
zehatza izan daiteke. Honez gain, proiektu osoa eginda ere bidali dezakezue.
• Proposamenak jasotzeko azken eguna 2014ko
abenduaren 20a izango da.
Proposamenen
aukeraketa:
• Urune Hoteleko taldeak, goiko ezaugarrietara
hobekien egokitzen den proposamena aukeratuko du.
• Erabakia abenduaren 22an argitaratuko da
Facebook orrialdean eta irabazleari zein parte hartzaile guztiei, zuzenean
deitu edo mezua bidaliko zaie bakoitzaren helbide elektronikora.
Sariak:
• Irabazleak Urune Hotelean gau bateko egonaldia
jasoko du, bi pertsonentzako afari eta buffet erako gosaria barne.
• Goiko ezaugarriak betetzen dituzten parte
hartzaile guztiek Urune Hotelean egindako erreserba batean %20ko deskontu
zuzena izango dute.
• Sariak Urune Hoteleko erabilgarritasunaren
arabera izango dira.
• Sari hauek behe denboraldirako dira (2015ko Uztailaren
18 tik Abuztuak 29 ra ezik).
2013 ko irabazleak 2011 ko irabazleak

