Neguari buruz idazten dudan bitartean, eguzki izpiak ematen didate aurpegian eta goxo goxo nago egia esan.
neguko fruituen usaina nabari da eta Urunen eta inguruetan, honek udaren ondorengoa ematen du eta ez du ematen azaroan gaudenik ere baina ni ez naiz kexatzen. Ez dut prisarik euria, hotza eta egun hain motzekin hasteko. ez dut nahi eguraldia petraltzerik.
Gente gutxiri gustatzen zaio negua eguzkia txepeltzen delako eta jadanik etorri da. Tristura ekarriko du kaleetara, jentea arinago etxeratuz eta seiretan hamarrak direla ematen duen sentsazioa. kaleak hustu egiten dira, hotza nabaritzen da eta gu kipulen bezela jantsita irtetezen gara.
klima aldaketa honetara moldatzen garen bitartean, gabonen usaina nabaritzen dut, elurra gerturatzen den sentsazioa datorkit burura eta neguaren fruituez gosatzeko aukera dut familia eta lagun artean.
Neguaren sarrerarekin, armairu aldaketaren garaia etortzen da eta bota haundiak eta jakak eskura izaten ditugu naiz eta aste bat arinago sandalian jantzi genituen.
Neguak paisaia ikusgarriak oparitzen dizkigu jaki goxoekin batera eta honekin Urunetik ondorengo hau proposatzen dizuegu.
Arratsaldean txokolate beroa baserriko ogiaz lagunduta Uruneko etartean naturaz gozatuz. ondoren txokolatea bajatzeko, Gorozikararte mendi martxe txiki bat eguraldiak lagunduko balu. Gorozika urdaibaiko gune altuan kokaturik dago, oiz eta Bizkargi artean. Bertako auzoetan nekazaritza eta abeltzaintzak bizirik dirau. Bueltan, bakoitzak bere geletan bainu eder bat hartzeko aukera luke gorputza erlaxatzeko. erlajatzen zareten bitartean, afari erromantiko bat hartzeko aukera opa dizuegu.
Azkenengoz eguna ondo bukatzeko, Cocomat oheez gozatuko duzue, material organikoez eginiko oheak deskantsu paregabe bat izan dezazuen. Goizean, bertoko produktuekin eginiko gosari paregabea manta eta liburu batekin patxadaz.
Iraultza Ibaibarriaga
Harreragilea